jueves, 13 de noviembre de 2008

sábado, 8 de noviembre de 2008

EiTB shorts

Xabi Tolosa eta biok, eitb-ra joan ginen ate irekien eguna zela eta. Bertan goiza pasatze aldera, EiTB shorts leihaketan parte hartzea erabaki genuen eta labur metrai bat sortu genuen. Ikusi hemen.

Saria eta helburua: New Yorkera bidaia
Emaitza eta lorpena: EiTB-ko motxila, kamixeta, axota...

viernes, 7 de noviembre de 2008

ABSOLUT FRIENDS.

Klaserako lana aurkeztu ondoren, leihaketa ttipi bat antolatu genuen gure artean ABSOLUT markak ematen zituen posibilitateak gehiago lantzeko. Kontua da ABSOLUT PEIO. , ABSOLUT SESMA, ABSOLUT XABI. eta ABSOLUT AITZOL iragarki grafikoak prestatuko ditugula izkutuan, bakoitzak dagokiona gero absolutad.com-en eskegiko dituztenaren esperantzarekin. Emaitzak laister...

ABSOLUT VODKA (II)


Azkeneko emaitzean, BiLBOren handitasuna islatzea lortu genuen botila DONOSTiAko LA CONCHAko barandilla famatuan ezarriz.

Arte zuzendaritzaren aldetik nahiko pobre geratu zen baina ideia bezala egokia iruditu zitzaigun.

lunes, 3 de noviembre de 2008

ABSOLUT VODKA


Absolut vodka markaren inguruan lantxo bat egitea otu zitzaion gure irakasleari, ABSOLUT BILBAO-ren kartela, lan librea, Absolut-en ildoa jarraitzea eta Guggenheim-a ez agertzea ziren irizpide bakarrak.

Absolutad
-en hainbat iragarki begiratu eta beste hainbat idiea bururatu zitzaizkigun, eta lehen emaitza honako hau izan zen.

Komunikazio helburutzat, Bilbo eta bilbotarrak handitasunarekin lotzen dituen zera hartu genuen, horrela modu sinple batez handitasun hori kartelean aplikatu genuen.

Lehen aipatu webguneak absolut-ek erabiltzen duen tipografia jaisteko aukera ematen du, oso lagungarria.

Sormenaren inguruan...

Txoko honen helburua publizitate sormenari buruz jasotzen ditudan datuak pilatzea eta ordenatzearena da. Publizitate eta Harreman Publikoetako azken urteko ikasle bezala, garaia dela iruditu zait jasotako informazioa nonbait zintzilikatzeko, gerora baliagarria izango zaidalakoan. Beraz, asmo onenekin ireki dut blog hau, helburu honetatik alde egitea ez da aurrez hartutako erabakia izango, momentuko ideia nahaste edo buruhausteen eragina baizik.